Azaroaren 10-12 bitartean. Iniziazio tantrikoa: Tara Berdearen Yoga.
Asteburuko ikastaro honetan, Idoia Ikardo irakasle egoiliarrak Tara Berdearen iniziazioa emango du eta bere meditazio praktikari buruzko iruzkinak emango ditu. Horrela, aukera berezia izango dugu Tararekin dugun lotura sortu edo hobetzeko. Mundu guztia ongi etorria da.
Nor da Tara Berdea?
Tara Berdea Buda femenino bat da, Buda guztien azken jakinduriaren adierazpen bat. Tarak «askatzailea» esan nahi du, eta izen hori jasotzen du gure beldur eta sufrimendu guztietatik aska gaitzakeelako. Tararengan zintzotasunez fidatzen bagara, arrisku guztietatik babestuko gaitu, kanpokoak zein barrukoak, eta gure ikaskuntzarako eta garapen pertsonalerako beharrezkoak diren baldintzak emango dizkigu. Gainera, Tara Buda guztien aire elementuaren agerpena da, eta, beraz, guri azkar laguntzeko gai da.
Zer da iniziazioa?
Iniziazio tantriko bat meditazio gidatu eder bat da, non argitutako izakien bedeinkapen indartsuak jasotzen ditugun. Bedeinkapen horiei esker, oso lotura boteretsu eta pertsonala garatzen dugu geure berezko izaerarekin, benetako zorionaz gozatzeko eta besteei gauza bera lortzen laguntzeko dugun benetako potentzialarekin.
Ordutegia :
Ostirala 10
19:00, Hitzaurrea
Larunbata 11
11:00, INIZIAZIOA
17:00, Irakaskuntza
Igandea 12
10:30, Meditazioa
12:30, Meditazioa
Prezioa:
Ikastaro osoa: 50€ Kadampa Txartelik (KT) gabe, 30€ Kadampa Txartelarekin
Ostirala11: 10€ / KT-aren hileko ordainketan sartuta
Larunbata 12: 45€ KT gabe/ 30€ KT-arekin
Igandea 13: 15€ /KT-aren hileko ordainketan sartuta