Mundu osoko Bakearen kadampa kafe txokoak zerbitzu publikoaren bidez eredugarri den fede budista erakusten dute. Gueshe Kelsang Gyatso beneragarriaren ikuspegian oinarrituta, mundu osoan bakea sustatzea dute helburu.
Cbk Maitreyako Bakearen kafe txokoaren onura ekonomiko guztiak zentroari eusteko helburua betetzera bideratzen dira, munduan bakea zabaltzeko, belaunaldi honi zein etorkizunekoei mesede egiteko.
Bilbon, Artekale 4 kalean, Maitreya zentroko kafe txokoak tea, infusioak, pastak, gailetak… eskaini eta atseden hartzeko edo lagunekin egoteko aukera ematen du.
Astelehenetik ostiralera, 18: 30etik aurrera