Castellano

Gure denda

Gure denda zentroaren ordutegian dago zabalik, 17: 30etik 21: 30era.

Bertan, meditatzen hasteko lagungarri izango zaizkizun liburuak eta CDak aurkituko dituzu, eta horiekin, klaseetan eskaintzen ditugun irakaskuntzen kontzeptuetan sakondu ahal izango duzu.

Zure mailara gehien egokitzen den materiala kontsultatzeko, galde iezaguzu.

Hemen gaude: Moraza kalea 18, Easo kalea, Donostia.

Hauek dira gure dendan aurki ditzakezun liburu batzuk

Budismo moderno

Liburu elektroniko hau Budismo moderno – El camino de la compasión y la sabiduría hiru liburukitan, doan, banatzen da, Gueshe Kelsang Gyatso egilearen desioz. Honela dio egileak: «Obra honetan azaltzen diren argibideak irakurrita eta praktikatuta, egunero aurkitzen ditugun arazoak konpondu ahal izango ditugu, eta une oro adimen zoriontsu bat mantendu». Gueshe Kelsangek doan eskaintzen du liburu elektroniko hau, izaki guztiek munduko bazter guztietan onura horiez gozatzeko aukera izan dezaten.

1. liburukia: Sutra gure desira komuna lortzera garamatzaten bide izpiritual komunen gida praktikoa da, sufrimenduaren askapen iraunkorra lortzea, baita zorion betea eta iraganezina ere.

2. liburukia: Tantra erabateko argiztapena lortzera garamatzaten aparteko bide espiritualen gida praktikoa da, giza bizitzaren azken helburua. Liburuki honetan azaltzen diren jarraibideak irakurri eta praktikatuz, irakaspen sakon horiek gure eguneroko jardueretan integratzen ikasten dugu, eta, horrela, bizitza berezi eta esanahiz beteriko batez goza dezakegu.

Ocho pasos a la felicidad

Ocho pasos hacia la felicidad: idazkera budistarik preziatuenetako baten iruzkin sakon eta praktiko bat da, adimena zortzi ahapalditan trebatzea, Langri Tangpa tibetar Bodhisatva handiak osatua.

Maitatzeko modu budista. Nola sentitu maitasuna, besteen benetako estimuan oinarrituta. Eguneroko zailtasunak eraldatzeko jarraibide praktikoak. Gure errukia eta jakinduria pizteko aholkuak.

Nuevo manual de meditación

Bizitza zoriontsu eta esanahiz beteriko baterako meditazioak. Meditazioari eta haren onurei buruzko sarrera argia. Hogeita bat meditazioen gida zehatza. Nola sortu eta mantendu egoera mental zoriontsu eta baketsuak.

Eskuliburu praktiko honek ospe handia du, eta meditazioaren bidez lortzen diren barne-bakea eta buru-argitasuna deskubritzeko aukera ematen digu.

Introducción al budismo moderno

Budaren bizitzaren kontakizun batekin hasten den gida zehatz honetan, bizitza budistaren oinarrizko printzipioak azaltzen dira, hala nola adimenaren ulermena, berraragitzea, karma, azken egia eta budista izateak esan nahi duena.

Transforma tu vida

Bidaia atsegina. Nola deskubritu gure giza bizitzaren benetako zentzua. Gure eguneroko arazoak konpontzeko benetako metodoak. Nola aurkitu barne bakea eta zoriontasun iraunkorra.

Compasión universal

Maitasuna eta errukia lantzeko praktika budistak. Adimena trebatzeari buruzko irakasle budista mahayanarren gida bikaina.

Eguneroko bizitzan maitasuna eta erruki unibertsalak lantzeko modua irakasten du, urratsez urrats.

Baldintzarik gabeko maitasuna eta errukia dira Budaren irakaspenen funtsa. Adimenean zazpi puntutan trebatzea poema budista ospetsuaren azalpen iradokitzaile honetan, Gueshe Kelsangek adimen altruista hauek sortzeko metodo boteretsu eta garrantzitsuak erakusten ditu.

Gema del corazón

Kadampa budismoa budismo mahayanaren aurkezpen berezi bat da, bizitza modernoan argiztapenaren lorpena eskuragarri egiten duena, gure bizitzak bide espiritualean nola eraldatu argi erakustean.

Cómo solucionar nuestros problemas humanos

Budaren lau egia nobleei buruzko irakaskuntza ospetsuen hastapenak. Barruko bakea deskubritzeko gida argia eta erraza. Nola alda dezakegun mundua gure burua eraldatuz. Haserrea gainditzeko moduari buruzko aurkezpen zehatza.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies