Gure klaseetan meditatzen ikasiko duzu, oroimenaren edo mindfulnessaren benetako esanahia ulertu ahal izango duzu eta Budaren irakaskuntzen milaka urteko jakinduria deskubritu ahal izango duzu. Gure irakasleak mundu modernorako bereziki diseinatutako ikasketa-programekin trebatu dira, esperientzia eta ezagutza handia dute, eta beren energia besteei bakea eta zoriontasun betea aurkitzen laguntzera bideratzen dute.
Meditatu Bilbon eta Donostian
Ongi etorri, denoi!
Bake guneak
Maitreya meditazio zentroa gaur egungo munduan barne bakea zabaltzeko sortutako ongintzako elkartea da. Astero eskolak, ikastaroak, tailerrak eta erretiroak eskaintzen ditugu Donostian eta inguruetan. Zatoz ikastetxea ezagutzera, Easo plazatik gertu meditazio-gela bat dugu, meditatzeko aldare eder bat, denda bat eta irakurtzeko gune bat.