Castellano
There is nothing to show here!
Slider with alias Budismoa eus not found.

Doan - Otoitz kantatuak

Meditazioak munduaren bakerako

Ostiralero, 19: 00etatik 20: 00etara.

Eguneroko arazoak konpontzen eta besteekiko harremanak hobetzen lagunduko dizuten aholku praktikoak. Irakaskuntza laburra, otoitzak eta meditazio gidatua.

Meditazioa bake mentala sortzeko metodo bat da. Bakea badugu zoriontsu izango gara, eta besteei bakea eskaini ahal izango diegu: «Barne bakerik gabe kanpoko bakea ezinezkoa da».

Kontsultatu egutegia.

Desio guztiak betetzen dituen gema, tsog-ekin

Lur gozoaren kantuak

Kadampa zentro budistetako praktika nagusi bat, desio guztiak betetzen dituen gema da, Yhe Tsongkhaparen Guruaren yoga, bere Dharmako babeslearen sadhana laburtuarekin batera. «Praktika honekin, gure giza berpizkunde preziatua esanahiz beteko dugu eta Dharmaren errealizazio puruen uzta aberatsa bilduko dugu. Azkenik, erabateko argiztapenaren gozamen gorena esperimentatuko dugu «.

Praktika hau ostiraletan egiten da, 18: 30ean.

Kontsultatu egutegia.

Gida espiritualari eskaintza

Guruaren Yoga. Metodo gorena

Yoga honetako praktika nagusia Gida Espiritualean konfiantza izateko meditazioa da. Bertan daude bidearen etapen eta adimena trebatzeari buruzko funtsezko jarraibideak, baita yoga gorenaren tantra sortzeko eta gauzatzeko etapari buruzkoak ere. Gure Gida Espiritualaz fidatzen garenean, Yhe Tsongkhapatik bereiztezina dela pentsatuz, gure botere espirituala eta gure jakinduria modu naturalean areagotuko dira.

Praktika hau hilaren 10ean eta 25ean egiten da.

Kontsultatu egutegia.

Poua zeremonia

Kontzientzia transferentzia hildakoentzat

Kontzientziaren transferentzia egiten badugu, poua izenekoa, fedez, errukiz eta kontzentrazioz, oraintsu hil diren horien kontzientzia eraman dezakegu goiko berpizkunde batera edo Budaren lur garbi batera.

Kontsultatu egutegia.

Minaren askapena

Tarari gorespena

Otoitz hauek Tararen hogeita bat manifestazioei gorespena egiten diete. Tara Buda femenino bat da, bere izenak «askatzailea» esan nahi du, kanpo eta barne beldur guztietatik askatzen gaituelako. Sufrimendu guztitik erreskatatzen gaitu, eta erabateko argiztapenera garamatza. Ama batek bezala, kanpoko eta barneko arrisku guztietatik babesten gaitu, gure barne trebakuntzarako beharrezko baldintzak ematen dizkigu eta bere bedeinkapenekin gidatzen eta inspiratzen gaitu bide espiritualean zehar.

Praktika hau hil bakoitzaren 8an egin ohi da, Tararen egunean.

Kontsultatu egutegia.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies