Castellano
There is nothing to show here!
Slider with alias gueshe-la eus not found.

Gueshe Kelsang Gyatso Beneragarria

Gueshe Kelsang Gyatso  beneragarria erabat errealizatutako meditazio maisua da, eta budismoaren maisu ezaguna.
Gueshe-la, bere ikasleek maitasunez deitzen dioten bezala, gaur egun kadampa budismoa mundu mailan zabaltzearen arduraduna da.
Zortzi urte zituenetik, Gueshek Tibeteko unibertsitate monastiko handietan ikasi zuen eta Gueshe titulua lortu zuen, «Lagun espirituala» esan nahi duena. Triyhang Rimpoché, bere Gida Espiritualaren zuzendaritzapean, hemezortzi urtez aritu zen meditazio erretiroak egiten, Himalayaren magalean.
1977an, Ingalaterrako Manjushri Kadampa Meditation Centren irakasteko gonbidapena onartu zuen, non ordutik ikasle talde gero eta handiago bat gidatuz bizi izan den.

Gueshek budismoari eta meditazioari buruzko liburu bikainak argitaratu ditu, oinarrizko hastapenetatik hasi eta testu filosofiko eta meditazio-eskuliburu aurreratuetaraino.

Gueshek hiru ikasketa-programa berezi diseinatu ditu eta zentroak eta taldeak ezarri ditu munduko hainbat hiritan. Gainera, ehunka irakasle trebatu ditu eta fraide nahiz mojen komunitate oparoa sortu. Munduko hiri garrantzitsuenetan tenplu budistak eraikitzeko proiektua ere diseinatu du.

Bere irakaskuntzetan, Gueshe Kelsangek meditazioaren garrantzia azpimarratzen du eta hori eguneroko bizitzan nola aplikatu, benetan zoriontsuak izateko beharra eta besteei lagundu ahal izateko bihotz ona lantzekoa, eta berak erakusten ditu nolakotasun horiek bere bizitzan.

Bere eredutik abiatuta irakasten duenez, maisu bikain hau inspirazio iturri da herrialde askotatik etorritako pertsona askorentzat.
Monje budista apal bat da, mundu osoko pertsonei beren bihotzean benetako zoriona aurkitzen laguntzen diena.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies