Castellano

HILEKO KLASEAK REGAZO FELIZ BILBON

There is nothing to show here!
Slider with alias Hondarribia eus not found.

Meditazio klaseak SURYA yogan. Oiartzun - Mamut merkataritzagunea

Zer da meditazioa? Nondik hasi? Nola egin etxean?

Ikastaro honetan meditazioaren oinarriak ikasiko ditugu eta meditazio errazak egingo ditugu gorputza eta adimena lasaitzeko, barne bakea sortzeko eta buru argitasuna izateko. Jarrera hurbila landuko dugu, besteekin eta gure eguneroko bizitzan pazientzia izaten lagunduko diguna.
Meditatzen hasten direnentzat edo sakondu nahi dutenentzat gomendagarria.

Onurak:

– Zure kontzentrazioa hobetzen du.

– Adimena kontrolatzen laguntzen du. (Estresa, antsietatea…)

– Zure jakinduria garatzen du.

– Besteekiko harremanak hobetzen ditu.

– Zure burua babesten du.

– Zure oroimena edo adimen-arreta hobetzen du.

– eta askoz gehiago…

 

* Eskolak ikastaro baten parte izan arren, ikastaro bakoitzera ere joan daiteke, modu independentean. Ez da aurrez izena eman beharrik.

Ongi etorri, denoi!

Laguntza-materiala: Nuevo manual de meditación Gueshe Kelsang Gyatso,  Meditación para la relajación CDa eta  Meditación para lograr una mente clara CDa.
Hilean behin, ostiral batean, 19:30-20:00

Meditatzeko teknika zaharrak, mendeetan zehar arrakastaz erabili direnak, gure eguneroko esperientziak hobetzeko erabili ahal izateko.

“Zoriontsu sentitu nahi dugu uneoro, baita lo egiten dugun bitartean ere. Nola lor dezakegu? Meditazioan trebatuz, harekin burua lasaitzen delako, eta bakean dagoenean, zoriontsu sentitzen gara uneoro, nahiz eta kanpoko baldintzak ezegonkorrak izan.”

Saio hauek ezin hobeak dira meditatzen hasi nahi dutenentzat, esperientzia dutenentzat eta sakondu nahi dutenentzat. Gogoeta horiek praktikan jartzean, gero eta atseginagoak eta onuragarriagoak diren egoera mentaletara eramaten gaituzte. Gure eguneroko bizitzan sartzen baditugu, nahiz eta oso lanpetuta egon, alferrikako kezkak eta tentsioak izateari utziko diogu eta benetako zoriontasunaz gozatzen hasiko gara.

Hurrengo tailerrak, hilabeteko ostiral batean, 19:30etik 21:00etara:

Urriaren 16a

Azaroaren 20a

Abenduaren 11

Urtarrilaren 15a

Otsailaren 19a

Martxoaren x a

Apirilaren 16a

Maiatzaren 21a

Ekainaren 18a

* Klaseak ikastaro baten parte izan arren, ikastaro bakoitzera ere joan daiteke, modu independentean.

 

Gen Kelsang Trime. Irakasle egoiliarra.
 

Kadampa Maitreya ikastetxe budistako irakasle nagusia da. Maisu-maistren Prestakuntzako Programa Bereziaren (STTP) eta Nazioarteko Programaren (ITTP) parte da. Gaur egun, CBK Maitreyak Euskadin antolatzen dituen ikasketa-programak, erretiroak eta meditazio-klaseak zuzentzen ditu. Irakaskuntza budistak aurkezteko gogo bizia, argitasuna eta ezagutza dituenez, maistra eredugarria eta inspiratzailea da.

Budista izan behar dut meditazioaz baliatzeko? Edonork ikas ditzake meditazio errazak eta adimen baketsua izateak dakartzan onurak.

Nola egituratzen dira klaseak? Bi meditazio gidatu, irakaspenak, galderak eta erantzunak.

Aldez aurretik eman behar dut izena? Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Besterik gabe joan zaitezke.

Zer arropa eraman behar dut? Arropa arruntarekin joan zaitezke, normalean daramazunarekin.

Aldez aurretik esperientzia izan behar dut meditatzeko? Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.

Zergatik kobratzen da klase gehienetan? CBK Maitreya irabazi asmorik gabeko elkartea da, Justizia Ministerioko Erakunde Erlijiosoen Erregistroan erregistratua (zb.022750) eta ez irakasleak, ez manager-ek ez bertaratuek ez dute onura edo irabazi pertsonalik ateratzen eskoletan jasotzen diren ekarpenetatik.Hala ere, irabazi asmorik gabeko edozein elkartetan bezala, bere estatutuen helburuak betetzeko eta bere jarduerak garatzeko, hainbat gastu ditu: instalazioen alokairua, hobekuntza eta mantentze-lanak, zentro nagusitik kanpoko klaseen gastuak, jardueren hedapena, irakasle egoiliarraren mantenua… Gastu horiek ordaintzeko modurik bidezkoena klaseetara joaten diren pertsonen borondatezko ekarpenen bidez ordaintzea da.

Beste erakunde batzuek ez bezala, CBK Maitreyak ez du diru-laguntza publiko edo pribaturik jasotzen. Horrez gain, New Kadampa Tradition erakundearen funtsak ere ez ditu jasotzen. Tokiko ikasleen eta ongileen eskuzabaltasunean oinarritzen da zentroa.

Zentroari lagundu nahi badiozu, sakatu hemen, mesedez.

Doako ekitaldiak kontsultatzeko, sakatu hemen.

– 15€ klase soltea.

– 33€ hiruhileko bakoitzeko.

– 81€ ikasturte oso bakoitzeko.

Irabazi asmorik gabeko erakundea gara, Justizia Ministerioan 022750 zenbakiarekin erregistratua.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies