Budista izan behar dut meditazioaz baliatzeko? Edonork ikas ditzake meditazio errazak eta adimen baketsua izateak dakartzan onurak.
Nola egituratzen dira klaseak? Bi meditazio gidatu, irakaspenak, galderak eta erantzunak.
Aldez aurretik eman behar dut izena? Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Besterik gabe joan zaitezke.
Zer arropa eraman behar dut? Arropa arruntarekin joan zaitezke, normalean daramazunarekin.
Aldez aurretik esperientzia izan behar dut meditatzeko? Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.
Zergatik kobratzen da klase gehienetan? CBK Maitreya irabazi asmorik gabeko elkartea da, Justizia Ministerioko Erakunde Erlijiosoen Erregistroan erregistratua (zb.022750) eta ez irakasleak, ez manager-ek ez bertaratuek ez dute onura edo irabazi pertsonalik ateratzen eskoletan jasotzen diren ekarpenetatik.Hala ere, irabazi asmorik gabeko edozein elkartetan bezala, bere estatutuen helburuak betetzeko eta bere jarduerak garatzeko, hainbat gastu ditu: instalazioen alokairua, hobekuntza eta mantentze-lanak, zentro nagusitik kanpoko klaseen gastuak, jardueren hedapena, irakasle egoiliarraren mantenua… Gastu horiek ordaintzeko modurik bidezkoena klaseetara joaten diren pertsonen borondatezko ekarpenen bidez ordaintzea da.
Beste erakunde batzuek ez bezala, CBK Maitreyak ez du diru-laguntza publiko edo pribaturik jasotzen. Horrez gain, New Kadampa Tradition erakundearen funtsak ere ez ditu jasotzen. Tokiko ikasleen eta ongileen eskuzabaltasunean oinarritzen da zentroa.
Zentroari lagundu nahi badiozu, sakatu hemen, mesedez.
Doako ekitaldiak kontsultatzeko, sakatu hemen.
Para consultar los eventos gratuitos, por favor pincha aquí.