Castellano

Zer da budismoa

Budismoa Budaren irakaskuntzak eta irakaskuntza horien barne-esperientziak edo errealizazioak dira. Garrantzi atenporala eta unibertsala dute, eta edozein pertsonak praktikatu ditzake edozein kulturatan, arraza, generoa edo adina kontuan hartu gabe.

Sufrimenduaren eta arazoen babesa

Budaren irakaspenak edo Dharma praktikatzean, geure burua babesten dugu sufrimendutik eta arazoetatik. Gure eguneroko bizitzan ditugun arazo guztiak nahasmenaren ondorioz sortzen dira, eta hori desagerrarazteko metodoa Dharmaren praktika da.

Dharma praktikatzea gure giza bizitzaren kalitatea hobetzeko metodo gorena da, berau ez baitago kanpo-garapenaren edo aurrerapen materialaren mende, bakearen eta zoriontasunaren barne-garapenaren mende baizik.

Kadampa Tradizio Berria – Kadampa budismoaren Nazioarteko Batasuna (NKT-IKBU)

Kadampa Tradizio Berria – Kadampa Budismoaren Nazioarteko Batasuna (NKT – IKBU) Gueshe Kelsang Gyatsok 1991n sortutako budismo mahayana aztertzeko eta meditatzeko nazioarteko elkarte bat da. Bere helburua mundu modernoko pertsonei kadampa budismoaren jakinduria praktikoa eskaintzea da.

Gueshe Kelsangen ontasun eta lanari esker, gaur egun mila eta ehun zentro eta talde baino gehiago daude munduko berrogei herrialde baino gehiagotan Budaren jakinduria eta aholkuak eskaintzen.

NKT – IKBUk budismo mahayanaren tradizio garbia jarraitzen du, Buda Shakyamunitik etenik gabe transmititutako leinu batean, antzinako kadampa Atisha eta Yhe Tsongkhapa maisuen bidez, eta mendebaldera Gueshe Kelsangek ekarria.

NKT – IKBUren helburua fede budista munduan zehar zabaltzea da.

Tradizio budista erabat independentea da, inolako afiliazio politikorik gabea. NKT – IKBU irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta Ingalaterran erregistratuta dago, irabazi-asmorik gabeko sozietate eta erakunde gisa.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies