Meditazio saioa
Meditazio-saio oso batek bost zati ditu:
Prestakuntza
Kontenplazioa
Meditazioa
Dedikazioa
Ondorengo praktika
Prestakuntza
Prestakuntzazko praktikek, izenak berak dioen bezala, meditaziorako prestatzen dute gure adimena, zeren eta, horien bidez, iraganean egin genituen ekintza kaltegarriek eragindako oztopoak purifikaten baititugu, merezimenduak metatu eta budak eta bodhisatvak bedeinkpenak jaso.
Nahi baduzu, prestatzeko praktika hauek egin ditzakezu, meditatzeko otoitzak errezitatuz, esanahia aztertzen duzun bitartean.
Kontenplazioa
Kontenplazioaren helburua finkatze-meditazioaren objektua adimenean sortzea da. Hori arrazoiketen, gogoeten, adibide egokien eta jorratzen ari garen gaiarekin lotutako irakaskuntzen analisiaren bidez lortzen dugu.
Komeni da Nuevo manual de meditación esku-liburuan aurkezten diren oharrak buruz ikastea, testura jo beharrik gabe meditatu ahal izateko.
Liburu honetan jasotako gogoetak gure esperientzia pertsonalarekin zerikusia duten arrazoibide osagarriekin, analogiekin eta beste adibide batzuekin aberastu behar ditugun gidalerroak dira.
Meditazioa
Kontenplazioaren emaitza gisa objektuaren irudi argia lortzen dugunean, meditazio analitikoa alde batera utzi behar dugu, eta horretan konbergentziaz kontzentratu. Kontzentrazio konbergente hori bost zatietatik hirugarrena da: meditazioa bera, alegia.
Hasieran, meditazioan trebatzen garenean, gure kontzentrazioa, normalean, oso ahula izaten da, erraz distraitzen gara eta etengabe ahazten dugu meditazioaren objektua. Horregatik, hasieran hobe da kontenplazioa eta finkatze-meditazioa saio bakoitzean hainbat aldiz txandakatzea.
Adibidez, errukian meditatzeko, izaki sentitkorren sufrimendu ezberdinei buruz hausnartzen hasten gara, haiekiko erruki bizia sentitzen dugun arte.
Sentimendu hori ahultzen bada edo gure gogoa distraitzen bada, meditazio analitikora itzuliko gara, hura berreskuratzeko. Errekuperatzen dugunean, meditazio analitikoa uzten dugu, eta berriz ere horretan kontzentratzen gara modu konbergentean.
Kontenplazioak eta meditazioak adimena objektu bertutetsuekin ohitzeko balio dute. Haiekin zenbat eta gehiago identifikatu, orduan eta bake mental handiagoa izango dugu.
Bide izpiritualean zintzotasunez trebatzen bagara eta gure bizimodua meditazioan hartutako erabakiekin bat badator, une oro buru lasai eta baketsua mantentzea lortuko dugu.
Kontenplazioari eta meditazioari buruzko argibide zehatzagoak liburu hauetan aurki daitezke: Compasión universal, El camino gozosode buen fortuna, Introducción al budismo, Nuevo manual de meditación y Transforma tu vida.
Dedikazioa
Dedikazioarekin, meditazioan metatutako merituak Buda izateko lorpenerantz zuzentzen ditugu. Merituak eskaintzen ez baditugu, gorrotoak erraz suntsi ditzake.
Saio bakoitzaren amaieran dedikazio otoitza zintzoki errezitatzean, metatu dugun bertutea ez galtzea ziurtatzen dugu, eta argiztapena lortzeko kausa bihurtzen dugu.
Ondorengo praktika
Ondorengo praktika meditazioa eguneroko bizitzan txertatzean datza, zenbait aholku jarraituz. Gogoratu behar dugu Dharma ez dela praktikatu behar soilik meditazio kuxin batean esertzen garenean, baizik eta gure bizitzan erabat integratu behar dugula.
Oso garrantzitsua da gure meditazio praktikaren eta eguneroko bizitzan duen aplikazioaren artean urruntasunik ez egotea, meditazioaren arrakasta hortik kanpo dugun jokabidearen zintzotasunaren araberakoa baita.
Beraz, une oro behatu behar dugu geure burua, adimena, arreta, zaintza eta jokabide zuzena aplikatuz, eta ohitura txarrak alde batera uzten saiatuz.
Meditazio-saioetan nahiz horietatik kanpo, behar den denboran etengabe trebatzen bagara, Dharmaren esperientzia sakona lortuko dugu. Beraz, pazientziaz praktikatu behar dugu, berehalako emaitzak lortzea itxaron gabe.
Laburbilduz, gure burua ereiteko zelai bat bezalakoa da. Prestatze praktikekin, deskribatu bezala egokitzen dugu: iraganean egiten ditugun ekintza kaltegarrien oztopoetatik garbituz, merituen metaketarekin ongarrituz eta izaki sakratuen bedeinkapenekin ureztatuz. Kontenplazioa eta meditazioa dira hazi onak ereitea, eta ondorengo dedikazioa eta praktika, Dharmaren errealizazioen uzta helarazteko metodoak.